Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
17/02/2020Saskigintza ikastaroak eskolan


Albistearen irudia

‚ÄúInklusioa ereiten‚ÄĚ epigrafearekin, kide diren erakundeek gauzatutako jardunbide onak bildu ditu FEVASEK, elkarte-mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoaren eraikuntzan izan duten eginkizun erabakigarria nabarmentzeko. Esperientzia eraldatzaile horietako bat Aspace Gipuzkoarena da.

Imanol Garro Aspace Gipuzkoako Eguneko Zentro bateko arduradunak, eta Miguel Angel Gomez Helduen Zerbitzuko erabiltzaile eta elkarteko Zuzendaritza Batzordean bere kideen ordezkaria denak, eskoletan saskigintzaren bidez sentsibilizazio proiektu baten gakoak azaldu dituzte.  Zume eta saski artean, garuneko paralisia duten pertsonek sentsibilizatu egiten dute, estereotipoak hausten dituzte, harremanak josten dituzte eta urritasunaren ikuspegi positiboa erakusten dute.

Proiektu hau ebidentzia baten egiaztapenetik sortu da: herritarrek urritasunari buruz duten ezjakintasuna. ‚ÄúPertsona askok zailtasun gehiago ditugu auzokideekin esperientziak partekatzeko, eta horretan eragina du gizarteak garuneko paralisia duten pertsonei buruz duen ezjakintasunak‚ÄĚ, dio Miguel Angelek. Errealitate horretan esku hartzeko, Aspace Gipuzkoak aukera bat ikusi zuen saskigintzan, ikasleei garuneko paralisia duten pertsonen balioa erakusteko eta, guztiek bezala, mugak eta gaitasunak dituztela azaltzeko.

Garuneko paralisia duten pertsonentzat, lana, kasu honetan zumezko produktuak egitea, euren bizitzako oso esparru garrantzitsua da: ‚Äúsaskiak era artisauan egiteak esanahia ematen dio gure egunerokotasunari, eta komunitatearekin harremanetan jartzeko aukera ematen digu‚ÄĚ, dio Miguel Angelek. Artisautza horrek herritar gehienek ez duten jakituria behar du, eta, beraz, jakintza hori baliatu zuten ikasgeletan irakasteko abenturari ekiteko, horrela gizarte-eredu inklusiboagoetan heziz.

‚ÄúSaskigintza ikastaroek hainbesteko arrakasta izan dutenez, herri batzuetan jarduera hori curriculumaren diseinuetan sartu dute‚ÄĚ, dio Imanolek, eta gehitu du: ‚Äúsaskiak josiz, harremanak josten dituzte, eta ikasleekin oso komunikazio hurbila, aberatsa eta naturala sortzen da‚ÄĚ.¬† Jarduera hori oso aberasgarria da, ‚Äúgaruneko paralisia duten pertsonen autoestimua hobetzen duelako eta prestatzaile izaten ikasten dutelako, horrek dituen ondorioekin: erantzukizuna, gizarte-trebetasunak eta irudiaren hobekuntza, laguntza emanez ezagutzen direlako, eta ez laguntza jasoz bakarrik‚ÄĚ.

Marivi Perezek eta Maria Jordanak, proiektu honetan parte hartu duten ikasleen amek, ideia horietako batzuk indartzen dituzte. ‚ÄúLehen ezgaitasunaren inguruko ezjakintasuna erabatekoa zen, eta ikastaroarekin haurrek paralisia duten pertsonek gauzak egin ditzaketela eta asko irakatsi dezaketela ikasten dute. Gure seme-alabek naturaltasunez bizi dute harreman hori, eta etiketak kentzen ikasten dute. Hasieran esaten zuten: Aspacekoak datoz saskiak erakustera, orain Edu dator diote. Pertsona ikusten dute‚ÄĚ. Esperientzia horrek pertsona guztiak aldi berean berdinak eta desberdinak direla ulertzeko aukera eman diela diote. ‚ÄúTeorian badakigun zerbait da, baina orain praktikan ikasi dugu, teoria aplikatu egin behar da eta‚ÄĚ.

Esperientzia hori Aspacek bere ingurunean sustatu dituen beste batzuen hasiera izan da, sentsibilizatzeko eta dituen balioak komunitatean zabaltzeko; horien artean, topaketak haur-hezkuntzako haurrekin, eguneroko jarduerak partekatzeko, ikuspegi normalizatutik haien errealitatea ezagutu dezaten; topaketak helduekin; saskigintzako jarduera didaktikoak udako udal-udalekuetan; parte hartzea Aniztasunaren Mahaia bezalako gizarte-foroetan; irakurketa errazeko klubak; parte hartzea migratzaileen harrera-eskolan; hausnarketa partekatzen dute batxilergoko gazteekin, kontzientzia eta konpromisoa sortzeko…

Imanolentzat eta Miguel Angelentzat ekimen horiek guztiak balioetan oinarritutako hezkuntzan aurrera egiteko eta gizarte justuagoa eta erabat inklusiboagoa lortzeko aukera dira. Badakite helburu konplexua dela, baina ez dute amore ematen, 68ko maiatzeko udaberriko kontsigna bere eginez: ‚ÄúIzan gaitezen errealistak, eska dezagun ezinezkoa dena‚ÄĚ.



(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695