"Bageneukan gogoa horrelako aurkezpen bat egiteko", azaldu du Gorka Artola Bergarako alkateak, 2022ko Pentekoste jaien egitarauaren berri emateko agerraldian. Bertan, udaleko ordezkariez gain egitaraua osatzen parte hartu duten herriko hainbat taldetako ordezkariak, aurtengo txupinazoa botatzeko ardura izango dugun Aspace Gipuzkoa-ko kideak eta jaietako kartelaren egile Soiartze Heras ere egon gara.