ALBISTEAK
12/01/2023Jolas-parke Inklusiboa Beasain-en


Albistearen irudia

Aspacek aspaldi egin zuen eskaera errealitate bihurtu da; Dolarea jolas parkea, inklusiboa da orain. Egin duten inaugurazio ofizialean izan dira Aspaceko kideak eta Beasaingo udaletxeko ordezkariak Leire Artola alkatea eta Adur Ugartemendia zinegotzia.

 

Aspaceko erabiltzeak, barre algara batean jolas parke berriaz gozatu duten bitartean, Beasaingo alkateak azaldu du, ┬źAspaceren aldetik jaso genuen jolas parke hau egiteko proposamena eta elkarlanean egin dugu┬╗. Orain, ┬źdenok erabiltzeko jolasak jarri dira eta erabilgarri dago┬╗, nabarmendu du Artolak; ┬źohe elastiko multzoa du ÔÇôhiru borobil banakakoak, taldetxoentzako karratu bat eta gurpildun aulkientzat moldatuta dagoen laukizuzen batÔÇô, gurpildun aulkien erabiltzaileek gozatu ahal izango duten errotatxoa, eta sehaska itxurako ziburu inklusiboa daude┬╗.

 

Dolarea parkearen ondo-ondoan dago Aspaceren egoitza, beraz, ┬źegunerokoan erabiliko dituzten jolasak dira┬╗ azpimarra egin du Artolak.

 

Edozein kasutan, jolas gune berriaren helburuak ┬źelkarteko erabiltzaileen beharretatik harago┬╗ doazela azaldu du alkateak, ┬źdenentzako espazio bat dat, hala, Beasaingo gaztetxo orori jolas eskaintza bereizgarri bat eginez┬╗.


Rosa Iglesias Aspaceko lehendakariordea ┬źoso pozik┬╗ agertu da jolas parkean jarri dituzten elementu berriekin. Aspacerentzat ┬źoso garrantzitsua┬╗ da parke hau, ┬źumeentzako eta familientzako egokia, oso polita, kokapena ezinhobea, gure erabiltzaile guztientzat irisgarria delako┬╗, eta gainera, ┬źherriko haur guztiak batera jolasteko eta gozatzeko tokia izango da┬╗. Hain zuzen ere, azken horretan indarra egin nahi izan du Iglesiasek: ┬źIkusgarritasuna eta normaltasuna lortzen da horrela┬╗.

 

Itziar Jimenez erabiltzaile baten gurasoak ere horrelako parke batek eurentzat duen ┬źgarrantzia┬╗ nabarmendu du; ┬źMomentu honetan duten poz aurpegia ikustea baino ez dago, oso pozik gaude┬╗.

 

Dolarea jolas parkean elementu guztiak dira pertsona ororentzat irisgarriak. Herrian dauden beste parke batzuetan ere horrelakorik egingo den galdetuta, alkateak erantzun du ┬źditugun herriko parkeetan egiten ari gara aktuazio puntualak┬╗. Izan ere, azken urteetan, egin diren berrikuntzekin, jarri dira.

 

Artolak aurreratu du, ┬źDolareakoa ez da haur parkeei lotuta burutuko den obra bakarra izango┬╗. Trenbide kalean dagoen haur parkeak duen berritze premia ikusita, Dolarea parkean egin direnei batuko zaie. Kasu honetan, gunearen eskaintza txirrista, ziburu, txirrindudun errota eta eskalagarriak diren kubo erako egitura batzuez osatuta egongo da. Jolas parke eraberritu hau otsailean prest egotea espero du udalak.

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAnYF1

Albisteak:

https://www.beasain.eus/azpiegiturak-zerbitzuak/4843-dolareak-badu-bere-jolas-parke-inklusiboa

https://goierri.hitza.eus/2023/01/12/inklusioaren-jolas-parkea/

https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/beasain/jovenes-aspace-estrenan-20230113221105-ntvo.html





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695