ALBISTEAK
10/02/2023Gizarte inklusiboa saretuz


Albistearen irudia

Bideoa: https://youtube.com/shorts/ayc68Sf4OsM?feature=share

 

Bideo honen bidez, duela hilabete batzuk Urretxu-Zumarragako Bitartean merkatari elkarteak egindako kanpaina baten ondorioz, sortutako lankidetza bat erakustera gatorkizue. Kanpaina honek, gure herrietako elkarte eta persona ezberdinek gizarteari egindako ekarpenei balioa emanez, jasangarritasun sozial handiago bat lortzea zuen helburu.


Gure elkartearen erronketako bat, gure zerbitzuetako pertsona erabiltzaileen gizarte inklusioan aurrera pausoak ematea da. Horretarako, beharrezkoa da komunitatea osatzen dugun eragile, erakunde, denda, pertsona eta abarren arteko kooperazio- eta elkarrekikotasun- harremanak sortuz, sare sozialak ehuntzea.

 

Gu, gure egunerokotasunean, gure herrietako elkarte eta talde ezberdinekin martxan dauzkagun lankidetzen bidez, korapiloz korapilo, sare sozial hori ehuntzeko lanean gabiltz. Oraingo honetan, “Josune janari denda” eta “Oskarbi oinetakoak” oso korapilo garrantzitsuak izan dira, gure saskiak euren dendetan ikusgai jarriz, gure lanari ikusgarritasuna eman eta gure presentzia soziala sustatzeko.

Mila esker!!!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695