ALBISTEAK
24/04/2023Giza Liburutegia Urretxun


Albistearen irudia

Oraingo honetan, Miguel Ángel Gómez-en Urretxuko lehenengo Giza liburutegiko parte-hartzea kontatzera gatoz. Partaidetza hau, aspalditik parte garen “Bizikidetza eta aniztasunaren mahaia” forotik irtendako ekintza bat da.

 

Giza liburutegia, aurreiritziak hautsi eta enpatia sustatzeko ekimen bat da. Bertan pertsonak “liburu” bilakatzen dira eta euren istorioa kontatzen diete “irakurleei”, irakurleak kasu honetan entzule izango direlarik.

 

Kasu honetan, Miguel Ángel, “liburu” bilakatu da eta “Una vida sobre ruedas” izenburupean, bere bizi esperientzia kontatuz, gerturatu diren “irakurleak” hunkitzeaz gain, irakurle hauek aniztasun funtzionalaren inguruan zuten ikuspegia aldatzea lortu du.

 

Argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjAAZmq

Bideoa: https://youtu.be/0l54FvNbNO8





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695