Goienetxeko Hezkuntza Zerbitzuko ikasleek espazio alaiago batekin ekin diote ikasturteari. Lurzoru berriak goxotasuna eskaintzen du eta gelak hobetu ditu. Egokitzapena bi fasetan gauzatu da: lehena 2023ko abuztuan egin zen, eta bigarrena 2024ko abuztuan, guztira 66.121,43 €-ko kostuarekin. 38.835,54 euroko dirulaguntza lortu da Once Fundazioaren 2023 eta 2024. urteetako laguntzen deialdien bidez.